Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Représentación
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Zulaika, Julen
Exercice
Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana
Sujet proposé
Hitza: Legea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zulaika:
Legearekin ohi da sarritan
bat besteakin konpara
bere atzian gu nola sarri
ohi gaitun berak anpara.
Legea ezin dezaket orain
nik alde batean laga
eta esan nahi nuke arteko
legeak dakarren txanda.
Denok betetzen degun garaian
legea gauza ona da.

Mantxi:
Nahiago nuke egia balitz
Julenen adibidea,
behin sortu nintzan mundura eta
hau da mundu xelebrea.
Baten batekin hitz egiten det
adostausnik ordea
ez degu lortzen ta deuseztea
da azkenik mesedea;
batzuk bakarrik betetzekotan
zertarako da legea?

A. Egaña:
Batzuk legea igotzen dute
piramidean puntara
beste zenbaitek lege berbera
bidaltzen du pikutara.
Hemen legea uler liteke
ez dakit zenbat erara,
akordiotzat hartu ezkero
ezingo det txartzat laga,
baina gaitzetsi beharra daukat
legea ordena bada.