Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Txomin Garmendia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Représentación
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Garmendia, Jon "Txuria"
Garmendia, Txomin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Txuria, medikua zaitugu eta zu, Txomin, bere gaixoa. Txomin, mila aldiz aztertu zaitu eta mila galdera egin dizkizu medikuak. Azkenean, esan dizu zure lanerako adikzioa dela zure gaixotasuna, lana gehiegi gustatzen zaizula alegia.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Txomin Garmendia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


T. Garmendia:
Aspalditxoan erdi-gaixorik
hauxe da gauza ziurra
oraingo hontan osasunetik
nik hartua det egurra.
Etengabean lan egiteko
izan det beti adurra
sendagile hau ona ez ote dan
hori da nire beldurra.

Txuria:
Lana noiznahi da langilearen
sufrimendu enbarazu
gerri aldetik benetan gaizki
aspaldian zabiltza zu.
Medikua naiz ta jakituna
beraz orain egin kasu
eta ohetik egin daiteken
lanen bat hartu ezazu.

T. Garmendia:
Nere aldean izango dezu
ikasketa berezia
eta nik berriz, sendatutzea
ez ote det merezia?
Nik uste nuen lana nuela
osasuna ta bizia,
baina halare, zintzo egingo det
esaten dezun guzia.

Txuria:
Nere esana betetzekotan
seguru zaude zeharo,
baina garaia pasatu da ta
remedioak akabo!
Aizazu Txomin, zuk ere, Txomin
bazenekien lehenago
gorputz za(ha)rreko edadeantzat
medikuntzarik ez dago.

T. Garmendia:
Egia esan, holako gaitzik
ez nun izaten gazterik,
o(r)ain gerritako minez nago ta
badaukat buruhausterik
ta mediku honek esan duenak
neri utzi nahu tristerik;
gizarajo honek gaur ez daduka
diru ametsa besterik.

Txuria:
Leheno oheko lanan kontua
aipatu dizudanez nik
uste dedanez piskabat gaizki
nenbilelarik jadanik.
Aizazu Txomin orain ez zazu
esan arrazoi dudanik
gerritik gaizki bazabiltz ez da
zutzat oherako lanik.