Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txuria:
Amets goxotan bete ohi dut nik
gau beltzetako despentsentsa.
Ametsik gabe errealitate
onik ez dagola pentsa.
Hizlari batek behin esan zu(e)n da
hola egingo defentsa:
Ameslaria hil leike baina
inoiz ez haren ametsa.
J. Sorozabal:
Ametsa inoiz ez dela hiltzen
hori omen da jakina
gure herriak ere egina du
bere ametsik handina
baina amets soilak neretzat behintzat
urria du etekina
deus egiteko gai ez direnak
kontsolatzeko egina.
A. Mendiluze:
Gu joan da ere ametsek segi
behar dute indar betean,
besterik egin ezin duenak
ametsa ez du kaltean.
Nahiz ta ametsak bizirik segi
gu mundu hontatik joatean
Egi bihotzean saia gaitezen
bizi geran bitartean.