Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Représentación
1999-12-05 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zortziko txikian kantatzeko hau duzue gaia: Zu, Aitor, bertsolaria zara eta Jexux Mari, argitaletxe bateko zuzendaria. Durangoko azoka dela eta Aitor, zure biografia idazteko konpromezua hartu zenuen eta baita bete ere. Jexux Marik ordea, ez du zure lana argitaratu nahi.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Ni nolakoa naizen
ederki dakizu,
bertsotan ez naizela
ni inorren maisu.
Hala ere, memoriak
egin ditut aizu
ta zuri memoriak
failatzen al dizu?

J. M. Irazu:
Hirurehunen bat horri
ederki beterik
denak letu ditut ta
a zer zurikerrik!
Barkatu, hau ez dago
argitaratzerik
ez baitezu kontatzen
gezurra besterik.

Mendiluze:
Nik zure enkargua
kunplitu det garaiz,
baina orain ez zaude
zu aurpegi alaiz.
Egia da, gezurrak
kontatzen ditu maiz,
ez al zera ohartu,
bertsolariak naiz?

J. M. Irazu:
Lehendik ere banuen
halako oroitza
pentsamendu horretan
pasatu det goiza,
baina neurtu ondoen
zure hitz bakoitza
ez zait interesatzen
nortasun bikoitza.

Mendiluze:
Nik kontatu dedana
egia izanik
gezur piska bat ere
erantsi diot nik,
baina ez du izango
oso tratu onik.
Berriro ez agindu
alperreko lanik.

J. M. Irazu:
Plazaz plaza daukazu
halako jarduna,
zure bizimodua
hain da ezaguna.
Kanpotikan zer zeran
jendeak entzuna,
orain idatzi zazu
sentitzen dezuna