Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Antton Arriola, Aritz Lopategi
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Antton Arriola, Aritz Lopategi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Haritz
Ama zuri hau esan nahiean
pasa izan dot eguna
geure herrian aurkitua dot
niretzat neska laguna
nirekin beti ondo dabil ta
nirekin beti biguna
nahiz eta eleiza horixe izan
guretzako ezaguna
maitasuna da neska-mutilak
ondoen batzen dituna. (bitan)
Anton Arr.
Maitasun hori oso ona da
eta alboan ez laga
ai alabatxo gu alkarregaz
ederto konpontzen gara!
baina bide hortan ipini gura
deutsut oztopo ta traba
gure famili izen ederra
horregaz apurtzen bada
betiko ohitura izan danetik
ez zaite aparta alaba. (bitan)
Haritz
Gu alkarrekin batuta gabiltz
urtebetean inguru
ta maitasuna hasieratik
gogo handiz daroagu
orain guk biok bat egitea
jarria dogu helburu
bion gogoa hori da eta
zu ama egon seguru
bedeinkapenik ez dogu behar
alkar maitatzen badogu. (bitan)
Anton Arr.
Arrimatzea nire ustean
da gauza oso itsusia
bide horretik ezin konpondu
atera jakun auzia
ni zaharra naiz ez da luzaro
izango dodan bizia
ikusten zaitut ene alaba
pekatuetan jausia
gure Jaungoiko guztiz ahaltsua
da danon juez nausia. (bitan)
Haritz
Neure nobiaz pentsatzen nago
beti egun eta gaba
ezkondu barik batu nahi gara
ta mesedez, ama, laga.
Gero parejan joango gara
pozik hona eta hara
nahiz eta orain zuk ama jarri
hainbat oztopo ta traba
ilobatxo bat dakargunean
orduan poztuko zara. (bitan)
Anton Arr:
Umerik ezin dozu ekarri
zure estadu horretan
gogoratzen naz ze'gun gozoak
zenituen zuk umetan!
ondino ere ene alaba
nik maite zaitut benetan
faltsukeria ta pekatua
dago gaur mundu honetan
hori egiten badozu ama
hil egingo da penetan. (bitan)