Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Représentación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arriola, Josu "Traman"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Idazle hoiek zoriontzea
erabaki dot orain nik
gure Herriko kultura hori
jasoko da hoiengandik.
Eta trabarik ez bada sortzen
Herri hontara inondik
beste hainbeste helduko dira
gure Herrira oraindik. (bitan)

Ez egon inor erdara horri
deika edo erreguka
Euskal Kultura gorantza doa
hori ezin dogu uka.
Apurka apurka irabazi da
hasi genduan burruka
ikusten danez gure Herriak
euskara gosea du ta. (bitan)

Noizbait euskaraz irakurtzeko
garaia be iritxi zan
eta harrezkero inor be ez da
egon sekula zalantzan.
Erdera hori bota hemendik
ta danok gaur hasi dantzan
joka dezagun Euskal Kultura
hobe baten esperantzan. (bitan)