Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Représentación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Aritz
Mugarza, Jose Luis "Elgetzu"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Elgetzu, zu barrenderoa zara eta gaur gabaz zaborrak batzen zabiltzala, zabor ontzi batean sartuta Haritz aurkitu dozu.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elgetzu
Hutsa zegolakoan
zaborraren lata
begiratuta horra
bitxo zahar hau topa.
Arratoia da edo
ganauaren kaka
kiratsa dauka eta
jarri daidan tapa.

Haritz
Patxaranak egin daust
barren dana hautsi
igual zuzenduko naiz
bihar edo etzi.
Gizonan itxurarik
ezin erakutsi
hemen ondo nago ni
ta bakean utzi.

Elgetzu
Horra bizi zaigula
eman digu nota
neri horrelakoak
sarri zaizkit toka.
Leku hoberikan zuk
ez al dezu topa?
esna ta garbitzeko
hobe erreka bota.

Haritz
Ez bota niri hainbat
sermoi eta kredo
ez pentsa nagoenik
tonto edo ero.
Lo hementxe gustora
egin leike gero
inork molestau barik
eta bero bero.

Elgetzu
Inbidia hartzekoa
honen zoriona
gau guztia zaborren
artean egona.
Azken kontsejua hor
neronek emona:
alde laster bait dator
zabor kamiona.

Haritz
Alperrik niretzako
kamioian zarata
hemendik ezin nauzu
inola aparta
Ez naiz hobeto egongo
kanpora atarata
itxi naizu baketan
ta zarratu tapa.