Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Mugartegi
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Mugartegi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Abel
Mutila, horrek dituk
gazte baten trazak
lehendik ere ikasketak
dijoaz eskasak.
Aldentzen ez badituk
ardoen konpasak
bihar seguru ditut
hitzat kalabazak.
Mugartegi
Agertu nahi nituzke
bide umilenak
ez ditut probatuko
hegal debilenak.
Goizeko laurak aldean
hala zebilenak
zer erakutsi behar du
hola dabilenak?
Abel
Hankak trabeska eta
itxura mardula
alkoholak ahotikan
damotsa eztula.
Horrela ezin aurrera
mobitu sekula
gero ez neri esan
ikasten duzula.
Mugartegi
Hala ere badaukat
nahiko pazientzi
barrunak ematen du
hainbat kontzientzi.
Neure jakinduriai
nahi nioke eutsi
ez dakien batek gaur
zertan erakutsi?
Abel
Zertan eutsi behar du?
zertan erakutsi?
hementxen behar zaitut
binar arte utzi.
Hala ere gauza bat
esanez lehenbizi
mozkorra kendu eta
etor hadi etzi.
Mugartegi
Nik ez daukat joan beharrik
mozkorra kentzera
maisuak bai bere lanak
ondo atontzera.
Halan ta ere ez dator
nere bihotzera
hobe joaten bazera
ardiak zaintzera.