Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei", Rikardo Gonzalez de Durana
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei", Rikardo Gonzalez de Durana
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Altzalei
Badakit edateko
ura be dagola
baina zertan burua
horrela kontrola?
Urik ez det edaten
sekulan inola
askoz be hobea da
Kristoren odola.
Rikardo
Zeozer entzun behar
horrela hasita
gaizki gorputza eta
gaizkigo patrika.
Zuk edaten duzuna
hortik ikusita
ez da odola baizik
gizonen kimika.
Altzalei
Hori ez dogu eta
gutzat kastigoa
bazkaritzarako nik
e'in dot jestioa.
Ardaua eta ura
hau da sesioa
ardauak egiten du
ta dijestioa.
Rikardo
Ura edanez nabil
bare eta Iasai
eta zure kimika
ez dut probatu nahi.
beraz ez zaitez egon
orain horrexen zai
dijestio ardoak
ta urak ere bai.
Altzalei
Hasarre hau dala ta
ez galdu giroa
ardauak jartzen dausta
barrua beroa.
Itotzeko oraindik
ez daukat gogoa
zuk edan zazu ura
eta nik ardoa.
Rikardo
Eztabaidan hasita
orain nerekiko
ardoa defendatzen
duzu zuk polito.
Edan gura duzuna
zerorrek ta kitto
nik asko edan dut ta
oindik ez naiz ito.