Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Mugartegi
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jon Mugartegi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Iparraldeko Kanbo horretan
zertan daukagun bizitza
neska-mutilak irakatsiaz
egin nahi dute eskintza.
Zorioneko izan dedila
hartu dezuten baldintza
Batxiler horrek merezi badu
goiko mailako jakintza
gu ere hemen ikasi nahirik
aspalditxoan gabiltza.
Neska mutilak preparatutzen
ari dira lanerako
egunez gauak pentsatu eta
gauza onak ondoreneko.
Hau ikustean nere bihotzak
ezer ez du kalterako
batxiler hori izan dedila
jakintsuen mailarako
eta egiten dezuten lana
Euskadiren onerako.
Gogor samarrik badago ere
bihotza nahi det samurtu
lehendabiziko neska-mutilok
zorionean agurtu.
Zuen lanari jarraitu zintzo
bide onik ez laburtu
laguntzarikan behar badezu
eskatutzera ausartu
kontzientzian begiratuta
euskal giroan alkartu.