Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Milatik gora bederatzirehun
larogeitazazpi aurton
bukatzera doa berton,
bere kolkoan daramatzala
mila gauza txar eta on. (bitan)
Urtero dugu urte berrian
hamaika ames itxaron
hain gutxi digute emon!
ta orain gaude gizaldiari
begira bertan zer dagon,
gaurtik lanean egin behar da
eta ez begira egon. (bitan)
Amesak beti beharko doguz
besten eskutan ezarri
justizi baten egarri,
ta beti gaude inoren menpe
ez geure lur ta ez harri. (bitan)
Etsaiak goitik golpatzen gaitu
ta geu muturka elkarri,
etorkizuna helbarri,
zer izango den galdetzen duzu
guretzat gizaldi berri,
denon artean egin dezagun
askatasuna ekarri. (bitan)