Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Jon Enbeita

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Représentación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Enbeita, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gabon gauerako menu ezbardinak aukeratu dozuez. Zuk Jon, marisko eta angulak; Txiplasek, ostera, azalorea eta karakolak.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Jon Enbeita

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon:
Gabona badakigu
aparta dugula
hontaz ez dautsut zuri
Txisplas egin burla
espabilatu gabe
sekulum sekula
urtean behin bederen
ase ezazu gula
karakolak itxita
ipini angula (bir)

Txiplas:
Nik afari sinplea
beti dut amesti
karakola ta azak
preparatuz ezti
eta honek mariskoa
gainera garesti
holaxe ibiltzen da
eta ez da aski
baietz mariskoa jan
kaskara ta guzti (bir)

Jon:
Karakolak be badau
beraren kaskara
eta hortzetan leike
ipini dardara
zu aldatu gabeko
artaburu zara
noizbait agertu behar
nik neure patxara
pobreak be noizbaiten
ase behar gara (bir)

Txiplas:
Harrokeri egin nahian
horrela grazia
baina honek badauka
ondo merezia
horrela dabil eta
ez dago hezia
nik karakolak jaten
holako bizia
honen angulak ezin
nire garraisia (bir)

Jon:
Etorri eta zazu
nirekin aproba
damu izango dozu
bestela gerora
marisko ta angula
hau da gaurko moda
orio-aza ez da
gizonen ganora
urtean zehar daukat
hortako denbora (bir)

Txiplas:
Bere janari ederrez
hainbeste erronka
hala ere esan behar
ni trankil nago ta
zertarako ibili hortik
kili edo loka
ni aza jan ondoren
bainabil saltoka
uzker handiagoak
nik neuk baietz bota (bir)