Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Représentación
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ikasle izan zinen eskolara irakasle zatoz.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikasle aroan izan ondoren
nik ez dakit zenbat ospe
irakasle lez orain banator
gezurra denik ez uste
baina ikasleok ona naiz eta
lasaiki egon zaitezte
ez baituzue sufritu behar
nik sufritu nuen beste.

Berriro ere aitorpenakin
banatorkizue garaiz
irakasle on bat izango naiz
pentsatu izan nuen maiz
gaur ikasleak aurrean ditut
ta egon umore alaiz
sekula izan duzuen maixu
onena izango bait naiz.

"Maixu ona naiz" hola izan da
nire lehenengo aitorpena
baina oraindik zuek ez pentsa
esana dudanik dena
gaizkitxo ere izan behar naiz
nahiz ta askotan izan pena
hoberenetan onena naiz ni
baina txarretan txarrena.