Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lantegi hontan buzoarekin
ez naiz ibili galako
gradu bajuan gelditu gabe
Ian egin behar dalako
hara ta hona guztien menpe
beti ibili naiz plako
baina pozten naz seme maitea
zuzendari zaudelako.
Makina aurrean gelditu gabe
beti ibili naiz jo ta su
lehengo nagusi harekin ere
banuen nahiko arazu
hainbat agindu hainbeste bronka
eta hainbeste abusu
zeure menpean daudenak seme
ondo tratatu itzazu.
Buzoarekin aritu naiz ni
beti gogor eskuz esku
makina artean pasatu sarri
hainbat bildur ta arrisku seme maitea langilekiko
beti egon zaite prestu
zure aita zaharra nola ibili dan
sekula ere ez ahaztu.