Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Aritz Lopategi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Représentación
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Goienola, Iñigo
Lopategi, Aritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
lñigo Gojenola eta Haritz Lopategi. ETB-rako saio batean milioi bateko saria dago larrugorrian agertzeagatik. Zuek biotatik nor joango ete da?

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


lñigo:
Telebistan premio
guk hemen disputa
nor agertuko ote den
arropa kenduta
eztabaida hau laister
dago bukatuta
zu ez zaitez agertu
txikia duzu ta.

Haritz:
Ez zait asko gustatu
zure erretolika
faltatzen hasi zara
hona etorrita
ez al jatzu gustatzen
nire erreminta
txikia daukat baina
ziero* polita (bir)

Iñigo:
Lupa batekin hori
ikusiko nuke
baina hemen ez daukat
hainbeste birtute
ta gainera aitaren
larrua baduzupe
tximinoa zarela
pentsatuko nuke (bir)

Haritz:
Hala ere han agertzeko
badaukat indarrik
ta zure hitz guztiak
dituzu alperrik
inork ere ez baitauka
nik bezain ederrik
milioi bat balio du
berorrek bakarrik (bir)

Iñigo:
Hortan saiatu nahi du
belarri ta buru
itxura danez ez du
hainbeste apuru
milioia beretzako
omen da seguru
zu agertu ta biok
banatuko dugu (bir)

Haritz:
Neure dirua zeuk be
jaso nahi zenduke
nire gorputzak badu
hamaika birtute
ta telebistara neuk
joan behar nuke
edozer egiten da
milioi baten truke (bir)