Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Représentación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Abel
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Description

Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Neurri berezikoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita

Nom de la strophe:  Neurri berezikoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Itzal ezazu aurreko kutxa
dana ez bedi geratu hutsa
izango duzu biharkoz ere
traste txikian laguntza (bir)
beraz giltz horreri bultza
hori ez baita maisutza
kendu begieri hautsa
denbora joan doa aurrera
eta nunbaiten laguntza
biharko ere argi ta alai
behar duzue gorputza (bir)

Telebista hori hain da traketsa
gaizki esana denik ez pentsa
haurtxoei horrek kentzen bait die
bihar etziko ametsa (bir)
esan zaidazu baietza
zutik jarriaz sahetsa
hor da nere interesa
bihar edo etzi izango zara
zeure buruan jueza
gaurkoan baina hori baino hobe
duzu oheko babesa (bir)

Ordurik asko duzu emana
haurtxo batentzat hau ez da plana
ez pentsa gero kontra doanik
gurasoaren esana (bir)
zuretzako daukat dana
baita egin ere ahal dana
etor zaite aitagana
nik besoetan utziko zaitut
ohe gainean etzana
hara agur ta bihar artean
eman aitari laztana (bir)