Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-09-08 Izurtza Jaialdia
Conducteur/trice
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Lazkano, Imanol
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Diotenez Europa mailan Euskal Herrian jaiotzen da familiko umerik gutxien.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Enbeita
Jaiotzen garaneko
kate latza jarri,
gero lana bilatzen
estu eta larri,
ta dino ez garala
semeen egarri,
pozik ez dan lekura.
zertako ekarri.
Lazkano
Baina etorkizuna
dago gure esku,
ahal bada bere alde
e(g)in zagun apustu,
aurrez ez ditzagula
gure herriak hustu,
Herri antzuak inoiz
ondorenik ez du.
J. Enbeita
Norbaitek biztu leike
bere bekokia,
baina askok falta dau
bere berokia,
semeak ekartzea
gauza egokia,
preparatu dakigun
lehenengo tokia.
Lazkano
Zertako aurrez hartu
horrenbeste neurri,
negargarria degu
ikastola urri,
izan nahi bada inoiz
herri zahar hau herri,
etorkizunerako
seme onak ekarri.
J. Enbeita
Hori guztiok dogu
nire ustez nahi(ag)o,
ta hortan egiten da
makina bat saio,
baina etorri hutsak
ez dauzku balio,
negarrez bizitzeko
zertarako jaio?
Lazkano
Hola hitz egitea
ez al da errezen?
Ta ez degu jokatzen
jator eta zuzen,
indarrak behar dira
gordin era gizen,
atzerritarren mende
gerta ez gaitezen.