Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-12-22 Azpeitia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertsolarien eIkarteak omenduko dituen Patxi Iraola eta Florentino Goibururi.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-12-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urtarrilaren hamahiru hori
guk egun haundia dugu,
trikitilarik ez dakit baina
bertsolariak ditugu,
bere bertsoez idatzi leizke
ez dakit zenbat liburu,
nik itxaro det han izatea
bi mila lagun inguru,
izan ere hain maiteak dira
Iraola ta Goiburu.

Batek mendian han omen dauzka
ardiak eta behorrak,
besteak CAF-en astintzen ditu
mailu, mazo eta porrak,
Idiazabal ta Zaldibiko
kastak hain dira gogorrak,
guk omenaldiz ordaintzea nahi
haiekin ditugun zorrak,
zer gutxiago merezi dute
holako gizon jatorrak!

Bertsolaria izateko zer
hau da nere iritzia:
min egin gabe esaten jakin
esan liteken guzia,
Lizaso(re)n boza eta Agirrek
duen ezti berezia,
Uztapideren estomagoa
ta Peñaren malezia,
Iraolaren jatortasuna ta
Goibururen grazia.

Batek Txindoki maiteko du ta
besteak berriz Aizkorri,
bere magala izan bait zuten
sorleku edo jatorri,
aldez aurretik nik zorionak
nahi nizkieke igorri,
ta zuk entzule nahi badiozu
txalo jo bikote horri,
gu Donostian izango gera
eta zu ere etorri.