Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-11-25 Orozko Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
1990-11-25 Orozko Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ohea pentsamenduz
sarri askotan gisan,
eta hementxe nago
zer kantatu ezan,
eta bukatu nahi dut
egizko promesan,
beharko nizueke
egi dena esan,
atzo gauez ez nuen
gustagarri izan. (BIS)
Ohean sartzeko nik
badut adorea,
nahiz da atzo izan nun
nahiko gau grabea,
urduritasun asko
logura gabea,
tablau zikin hau
baino askozaz hobea,
gaur ondo hartuko dut
neronek ohea. (BIS)
Gazteok baditugu
horrenbeste truko,
gaur gauean gustora
ohian naiz sartuko,
eta nahiz da amatxok
nauen esnatuko,
beti egingo diot
aho batez uko,
hurrengo igandera arte
ez naiz altxatuko. (BIS)