Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sartu naiz eta atea itxi
ta uhela kendu gero,
ta kendu ditut kantzontziloak
ta nere galtza bakero,
eseri eta irakurri det
«Anjel Mari te quiero»,
kaka gustora egin daiteke
hori irakurri ezkero.
«Lizaso mamon» irakurri det
«Peña te quiero»ren gisan,
ortografizko akats bat zeukan
idazten deskuidatu zan,
ta zuzentzeko zer egin dedan
orain nahi dizuet esan,
O-ren gainean mokordoa egin
azentua izan zezan.
Asko dira bai, «Peña te quiero»
neri esaten didatenak,
A.E. zituen inizialak
sinadurak zituenak,
Arantxa Eizmendi zala uste ta
ene zer pena barrenak,
Gaintzan jakin det hoiek zirala
Andoni Egañarenak.