Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1990-11-04 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
Bertsoa entzun |
1990-11-04 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II"
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik pentsamendu hortaz bi gauza
nituen atzo entzunak,
ta itxaropen on bat emaiten
daut hortaz gaurko egunak,
nahi dut hango eta hemengo
haurrak izaitea lagunak,
pentsatzen baidut beti balio
badaukala maitasunak.
Kontseilu batez mintzatuko naiz
Bizkaitar haurreri buruz,
ta herrikoak ere kontseilu
bat eman gabe ezin utz,
idaia onak dituzuela
ez bite izan aments huts,
baina frantsesa ta espainola
zuek elgarri ez erakuts.