Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-02-23 Azpeitia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Joxe
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte batzuk badituzu eta, zer moduz zabiltza bihotzez?

Description

Air
Anai-arrebak hementxe nator
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Lizaso, Joxe

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihotza(re)n berri galdetutzen du
mediku baten moduan,
neronek ez det ikusi baina
nunbait hortxen det barruan,
hori berea pasea dago
beste askoren moduan,
esango dizut nork gaixotu zun
ta nork sendatu ziguan. (BIS)

Haundi nahikua nuan laguna
lehenbizi izan nuana,
berehalaxe hantzeman zidan
aberatsa ez nintzana,
bere moduko harroxko batek
eraman zun beregana,
hura izan zan bihotz guztia
alperrik galdu zidana. (BIS)

Kosta zitzaidan eramatea
isil da pazientzian,
baina jakin nun gaitz horrentzako
erreme(d)iuak nun zi(r)an,
lore mardul bat bilatu nuen
Ernio zaharra(re)n ertzian,
gaixorik neukan bihotz makala
harexek sendatu zi(d)an. (BIS)

Zorionian libratu nitzan
orduan nedukan gaitzez,
laguna ere ona dadukat
zertan esango det ezetz,
egun guzia pasatutzen det
ilunabarreko pozez,
maite nauela badakit eta
o(ra)in ondo nabil bihotzez. (BIS)