Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia
Conducteur/trice
Iguaran, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur sorteo eguna izan da.
Gaiari oharrak
Zerbitzu militarrera joan beharrekoen artean egiten den zozketari buruz ari da.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-11-11 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorteoaren eguna zan gaur
zer esanikan badakar,
aspaldi hontan nola sortu dan
hainbat hizbide ta mar-mar,
intsumisoa ugari dago
gure herrietan zehar,
euskaldun batek nola ez duen
Españi zerbitu behar. (BIS)

Euskaldun batek ezin onartu
morrontza horren txartela,
bere asmoa(re)n kontra norberak
joan behar du bestela,
behin da berriro esan beharko
espainolak ez garela,
Mirandatikan beherakoak
sorteatu ditzatela. (BIS)