Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa
Conducteur/trice
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Auteurs
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Kontu egin ezak Noe haizela, ez zekiagu hurrengo dilubioa zerezkoa izango degun, edo harri erauntsizkoa edo eztanda nuklear bat, edo zer izango dugun. Kuestioa dek gauza premiazkoenak edo hik gogozkoen dituanak gordetzea edo jasotzea komeni dela hire arka edo txalupa horretan. Esaiguk zer.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eraman behar ditut Aiarrak
berekin beren abarkak,
gerora ere jarrai dezaten
munduan euskaldun karkak,
ezin ahaztu partxis ta oka
eta muserako kartak,
mundialeko berri emango dit
Diario edo Markak,
ezeren faltik ez du izango
Noe haundiaren arkak.

Ni izango naiz mundu osoaren
salbatzaile ta heroe,
behar ditudan tresnak hartzea
ez al det izango hobe,
butanilo ta labadora bat
armario ta bi ohe,
transistore bat entzun dezadan
«txapeldunak, oe! oe!»
danak garbitu behar duten hontan
bapo biziko da Noe.

Nik jan-edariz bete-betea
nahi det frigorifikoa,
potean sartu Zeberio ta
onddo beltz autentikoa,
Sebastianen meloiak berriz
beteko dit lapikoa,
Mañuri kendu iztar puska ta
egin urdaiazpikoa,
luzarorako bagaude ere
jana badegu nahikoa.

Hondamendi bat laister degula
nik nahi nituen igorri,
al dunak egin beza al duna
ezkutatu edo korri,
mundua haustu egingo omen da
ez euli eta ez zorri,
aldegitea nahi liokenak
ekaitz beldurgarri horri,
danak maitetxo bana hartuta
nere arkara etorri.