Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1990-10-31 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1990-10-31 Azkoitia Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Anjel
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Oraintxe dala 15 bat egun inguru Nafarroako Donezteben apustu beldurgarri bat ikusia dugu han. Emaiguk bertako berri.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1990-10-31 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik Mindegia ta Juanarena
biak nahi ditut agurtu,
ordu betean aritu ziran
altxatu eta makurtu,
maila hartako jokoak asko
ez ditugu ezagutu,
urruti xamar zegoen baina
joanak ez ginan damutu. (BIS)

Joko aurretik gaztea(re)n alde
korredorien ujuak,
ta erdi lanak zaharrak aurretik
estu jarriak kontuak,
biak batera bota zinduzten
azken aurreko tronkuak,
galtzailerikan ez zun merezi
egun hartako jokuak. (BIS)

Mindegiaren gogortasuna
zegon adierazia,
nahiz Juanarenak bost bat minutu
atera diferentzia,
azkenik zutik ezin zan egon
hura zan ezin etsia,
ia-ia biak galdu zituen
jokoa eta bizia. (BIS)