Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-02-28 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria
Bertsoa entzun |
1988-02-28 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euskaldun denek jakin behar dute
«Argia»ren historia,
buru belarri hor saiatu da
zabaltzen gure egia,
bere indarrez ikusi leike
etorkizunan bidia,
Francon denboran ta orain berdin
ematen da aurpegia,
mila zorion gauza hauengatik
maite zaitugu Argia. (BIS)
Gura genduke bere indarra
herririk herri gehitzia,
Gobemuari kostatzen zaio
bere eskuak zabaltzia,
beldurrik gabe hortxe daukate
bazter batean utzia,
gura ez badegu gure herriko
bitxi onena galtzia,
ia noizbaten hartutzen degun
Euskaldun kontzientzia. (BIS)