Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Begira nago aurrez
dagon kandelari,
ai honetxek sortzen dik
gaur kezka ugari,
eten gabe borrokan
hainbeste gudari,
ta haietako asko
ez dira ageri,
itxaropen argia
ez zaitez itzali.
Iluntasunak duen
ilunez beztuta,
honi begira nago
ezin sinistuta,
noiz arte iraungo du
da gure disputa,
berehala egingo du
urtu ta izkuta,
baina esperantzaren
argia piztuta.