Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Guzia lainope arkitzen da
ez da ageri izarrik,
ez dek ikusten mendietako
pagorik eta lizarrik,
astirik ez dudalako ere
gaur ez det moztu bizarrik,
famili dana suan ondoan...
ni hemen bakar bakarrik.
Kanpoan haizean hotsa dago
ta sartu behar barrura,
ni arrantzale sufritutzeko
jaioa banaiz mundura,
ene izarra, hiru errege
gidatu zenun modura,
ni´re lehenbailehen eramanazu
Ondarroako portura.