Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia
Conducteur/trice
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egañak uste du Peñak urterik onenak alperrik pasa dituela, eta Peñagarikanok Egaña gaztetxo ezkondu zela.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Nik onartzen det ezkon bizitzan
badala nahiko enredo,
garai haietan izango nitun
hogeitahiru urte edo,
aizazu Peña gaurtik aurrera
milagrorik ez espero,
txarren txarrenak gelditzen dira
garaia pasa ta gero.
Peñagarikano
Ni mutilzarra ez naiz oraindik
ta gutxiago aitona,
era Egañak zer egin zuen
lekuko da Villabona,
hik uste al dek eraztunekin
egiten dala gizona?
Edade hortan ez dek ezkontzen
burutik sano dagona.
Egaña
Nik konfiantza puxka bat badet
nere abilidadean,
oraindik ere ez naiz aurkitzen
hain egoera grabean,
ogiak ere bere garaian
sartu behar dik labean,
zenbat denbora egon behar dek
amatxoren gonapean?
Peñagarikano
Hik uste al dek nik ezkontzeko
ez daukatela txanponik?
Baina Egañak ez du edaten
nik ama ardo ta txanpanik,
baina kaleume berritsuekin
inola ez da gauz onik,
honen andreak badu senarra,
ez zuen hartu gizonik.
Egaña
Nere andreak ez dik eskatzen
hainbesteko eskerrikan,
asko edo gutxi emango ziot
ez dik gehion beharrikan,
Peñak neskeri inundik ere
ezin eskeini gerrikan,
honen amatxok semea egin zun
baina alper alperrikan.
Peñagarikano
Ezkondu aurretik izaten dira
mila promes eta baldintz,
ezkontzerako nere aitak ere
urteak zituen anitz,
hoitamaseikin ezkondu zala
nik orain ematen det hitz,
dozena ere egingo zitun
lenago ezkondu balitz.