Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Arrieta, Joxe Mari
Bertsolaris / Auteurs
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Biok afaldu eta gero Lizasok Montekristoa piztu du eta Lazkao-txikik ezin du kea eraman.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkao-txiki
Zer ote da gizona
zabarra izatea?
Patrika ekarri du
gaur puruz betea,
piztu du ta arpegira
botatzen dit kea,
aldegin zak ondotik
ta enian zak pakea!
Lizaso
Gaur ere egin nahi du
txintxoan papela,
arrastoan sartu behar
akabo bestela,
nunai esaten didate
hau kaskarra dela,
ketan mejoratuko det
gaztaia bezela.
Lazkao-txiki
Lizaso etorri da
gaur ere indarrez,
baina gaurkoan dago
hau erazun beharrez,
gu ez ginen hazi
hau bezain errez,
titia uzterako
habanoak errez.
Lizaso
Errespetu askorik
ez dek erakutsi,
akaso ohartuko haiz
bihar edo etzi,
hik nunbait hortan izan dek
abildade gutxi,
naiz purua erre ez diot
titiari utzi.
Lazkao-Txiki
Gauzak jakiten dira
batetik bestera,
Sebastian oraindik
holakua ote da?
Ni baino doble haundia
izango da bera,
oindik titia(r)i tiraka
aritzen al zera?
Lizaso
Zer bide hartuko zuen
lehen nuen pentsatzen,
puruan keak orain
ez al han kezkatzen?
Bere gustoko bidea
hasi da aipatzen,
titia ikusi hutsez
ez nauk konformatzen.
Lazkao-txiki
Esandako guztia
ez leike sinetsi,
lehen titia edaten
oraindik ezin etsi,
Sebastian badakik ni
ez nitzala hasi,
orain hobe luke hori
neretzako utzi.
Lizaso
Len keak orain titiak
hainbeste buru hauste,
dena nik konpontzerikan
ez zakela uste,
hi ere garai batean
izan hitzan gazte,
zato legorra badek
hiretzat hainbeste.
Lazkao-txiki
Erantzun bearko zaio
nola edo hala,
Sebastian han (e)re ez da
mutiko makala,
pentsatu ke jarioka
ibili oi dala,
ez al dakik erretzea
gaur kasti(g)atzen dala.
Lizaso
Lege horrek bazeukak
bere garrantzia,
jakiteko aski dek
haruntz be(g)iratzia,
neri ere kosta zaidak
a(d)i zak ez erretzia,
eduki ta erre ezin
hau dek sufritzia.