Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-07-10 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-07-10 Belauntza Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sebastian Lizaso, Tison boxealaria da eta Peñagarikano aspirantea.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-07-10 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Aldamenetik erronkan
hamaika istori,
hik ez daukak neretzat
hainbat kategori,
baietz lenengo kolpean
lurrera erori,
nik txatotuko diat
mutur luze hori.
Peñagarikano
Ez zedukat gogorik
aizak hortarako,
ta burua hazeukat
txapelketarako,
hainbeste imintzio
ta hainbeste salto,
honek ez ditu iraungo
hamabi asalto.
Lizaso
Ez jokatzea hobe
holako aukera,
zelebrea izango dek
hire bukaera,
nola geldituko haizen
kontuak atera,
puskak bilduko dizkiat
otarra batera.
Peñagarikano
Bota egingo naula
esan du lenago,
egia esan behar bada
indarrean nago,
jaten det nik txuleta
eta Cola-cao,
bigarren minutuan
utziko det kao.
Lizaso
Zergatikan jotzen du
hain harto aldaba,
haundiak jarriko dio
behar hairíbat traba,
hobeto dek hik neri
gaur pakean laga,
jai dauka gonarekin
etortzen ez bada.
Peñagarikano
Txapel hila alperrik
alperrik zatoz ta,
bera peso-pesado
ta ni «peso mosca»,
baina emango dizkiat
gantxoak mordoska,
etxera bialduko det
«mecauen» dioska.
Lizaso
Honen berri jakin det
beronek esanik,
hizketarako ez zaio
faltatzen afanik,
orain arte ez nekian
elbia zinanik;
elbi botikarekin
garbituko det nik.
Peñagarikano
Hamaika honelako
badago munduan,
hain eskasa nintzala
uste al zenduan,
gibelean joko det
esan dan moduan,
kuadrado utziko det
kuadrilateruan.