Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-10-09 Uharte (Iruñerria) Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1988-10-09 Uharte (Iruñerria) Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kalean dagon kiratsagatik
igo mendi punta honta,
eta badaukat zer esana ta
badaukat nik zer konta,
haize berria hartzen da hemen
barrungo zikinak bota,
oporretan e(re) jendea doa
Benidorra ta Europa,
igo honuntza hau baino leku
hoberikan ez dago ta. (BIS)
Kalean dagon kiatsa degu
oso arazo serio,
kale zalea dan batek ere
bere kezketan badio,
gaisotasun da bizi ezinak
dira horren ondorio,
jendea azkar zahartzen ari da
kutsaduraren medio,
hemen goiko haizearen aurka
urreak ez du balio. (BIS)
Haize garbiak badauka bere
hitzaurre ta oihartzuna,
sarri askotan onena dela
diot askori entzuna,
horrez aparte mendi gain batek
dadukan edertasuna,
hemen ez degu kiatsik eta
hots zelebrerikan suma,
mendian dagon haize librea
mendian da osasuna. (BIS)