Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-09-18 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Bertsoa entzun |
1988-09-18 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
Nom de la strophe:
Neurri berezikoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bizenten Laban, jaio zan eta
gaur bere entierrua,
egarriaren pekatua dan
heriotz honen errua,
jaio zan guri-guri
bildots baten irudi,
gaur bakarrik dau larrua,
kriston antzera beren odolez
garbitu dauzka barrua.
Triste dagona, alaitzen daki,
kobardea jarri abil,
Ariatzako auzo hau pizten
ia ehun urtean dabil,
kriston antza dauela
esatean honela,
hain erratuta ez nabil,
urtero bertan jaiotzen baida
ta urtero geugaitik hil.