Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1988-09-24 Iurreta Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bakearen usoa.

Description

Air
Aresoarren bandera
Nom de la strophe
KOPLEN MULTZOA

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nom de la strophe:  KOPLEN MULTZOA 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bakearen arazua,
gaur ez dogu erosua,
nora zuzendu geure begia
ta geure pausua,
dana da gerra ta sua,
etsaiaren abusua,
non ote dago gure bakea
dakarren uxua? (BIS)

Atzo be atake fuertea,
lurrean errematea,
ez da erreza horrekin lagun
inora juatea,
badaukagu hortik nekea
hauxe da nire eskea,
uxoa ez bada behintzat etorri
daitela pakea. (BIS)

Geure ametsik ezin bete,
itxirik lehio eta ate,
eta gainean dogu oraindik
makina bat kate,
burrukaturik jo ta ke,
zerbait logratu laiteke,
pake ta uxorik ez da txakurrak
kanpora bota arte.