Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1988-04-15 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Jon Maia
Bertsoa entzun |
1988-04-15 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Jon Maia
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Piskat pentsatzen jarri ezkero
hau ez da txorakeria,
aspalditikan alaitzen digu
Euskaldunoi umoria,
prezioa (e)re goraka doa
eta goia jo du ia;
hori ez al da egia? (BIS)
Nahi degunean gutxi dagota
nahi danean ugaria,
bazkarietan laguntzailea
hor dago beti ogia. (BIS)
Berriro ere ogian alde
azalduko naiz benetan,
egia esan era berekin
ez gaude inoiz penetan,
nahiz ta ez jakin momentu hontan
zerbait asmatuko detan,
beti bi alderdietan (BIS)
ez dagonean gure etxean
ibiltzen gara kezketan,
Euskal Herrian euskara adina
da ogia bazkarietan. (BIS)