Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-02-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-02-11 Zestoa Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Iribar, Jexux "Olalde"
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Olalde baserritarrak bi seme hazi ditu. Laguntza behar duenean bata bertsotan (S. Lizaso) da bestea soinu jotzen (Peñagarikano) hasi dira.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-02-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olalde
Nere bizitzan botiak ditut
hainbat izerdi ederrik,
fameli bat ere hazi nun da
ez nun ikusten okerrik,
semeak hazi, lanerako inor,
hazi ote ditut alperrik,
jateko orduan etortzen zaizkit,
lanerako orduan bakarrik.
S. Lizaso
Aita zergatik darabilkizu
horrenbeste buruhauste?
Bide galdutik nabilenikan
arren ez zazula uste,
lanaren morroi zergatik jarri
honen sasoiko ta gazte,
nekatu gabe aterako det
nik neuretzako hainbeste.
Peñagarikano
Bat trikitixaz, hau soinu jotzen,
baina ez gaude hain ñaño,
ta noski aitak ba omen dauka
gukin hainbat desengaño,
soinua hartu eta juaten naiz
edozein lekutaraino,
ni hontarako hobea nago
belarretarako baino.
Olalde
Baserrirako ez du balio
ni ere horretan nago,
biak etxetik aldegin eta
gelditutzen naiz esklabo,
kanpoan zerate famosuak
eta etxea akabo,
kanpoa maitatzen bai dezute
etxea baino gehiago.
S. Lizaso
Zahartu zera, ondo izaten
zuk ez dezu ikasiko,
baina zedorri zer izan zeran
pentsatu lehendabiziko,
besterentzako lan egitea
ez dezu izan graziko,
nik poz bat daukat nere kontura
inor ez dala biziko.
Peñagarikano
Neure etxean hau egiten det:
bazkaldu eta siesta,
soinuarekin noranahi juanda
neskatxak ditut gainezka,
soinua jotzen bi ordu pasa,
jaso hamar mila pezta,
baserri baten lana eginda
holako jornalik ez da.
Olalde
Kanpoan ateratzen dituzte
eundoko irabaziak,
txapeldunak ere dira biak
harrotzen dauzkat hasiak,
haserriko soro ta zelaiak
hartuak dauzka sasiak,
lekutan daude garai batean
etxe hontako graziak.
S. Lizaso
Hobe egiak izan balira
zure ametsen erdiak,
utzi albora behi arazu hoiek
sega, atxur ta gurdiak,
bertsotarako abildadeak
zergatik izan gordiak,
zuk lehen zelaiak zinuzen eta
gaur nik patrikan berdiak.
Peñagarikano
Soinuarekin nik ez dadukat
ofiziorik txarrena,
beste anaia bertsotan berriz
Zestuatikan barrena,
aita berak e(re) aitzaki franko
erreuma eta herrena,
disimuluan ez dakit bera
ez ote dan alperrena.
Olalde
Aita batengan nola demontre
atera honelako hitza,
kanpoan ondo zabiltza eta
aspaldi harro zabiltza,
baina zu ere oraindik ere
etorri arren ekaitza,
ez zinaten gaur hola izango
ni saiatu ez banitza.
S. Lizaso Ez det ukatzen igaro dezu
zuk, aita, hainbat une latz,
bizi guzian lanaren morroi
erdi eskas edo narratz,
bizimoduan zuk badaukazu
semeak hainbeste akats,
zu bizi izaten pobrea zera,
intentziotan aberats.


Peñagarikano Aita semeak gaur sesioan
jaunak hemen ez da txantxa,
bertsolari hau noiznai mozkortu
alde batera balantza,
eta nik berriz soinua jota
jendeak egiten du dantza,
aita golfoa gendula baina
guk badegu bere antza.