Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-29 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-04-29 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Ipar Ameriketan 9 hilabetean haurra koman egon ondoren, makina gelditzea erabaki duzun ama zara.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-04-29 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bederatzi hilabete luzez
hainbat negar eta malko,
gaixorik zegon nere umea
sendatzen ez zutelako,
bizitzerik ez, irauten zertan
utzi santan sekulako,
egin nuena egin nuen nik
hainbat maite nuelako.

Sendagileak esan zidaten
ez zala sendatzeko gai,
ta luzaroan egon beharra
berez noiz hilko zaigun zai,
nere umeak hainbat denboran
sufritzerik ez nuen nahi,
bizia nigandik hartu zuen ta
heriotza ere bai.

Zerbait esan nahi ote ziraden
aurrez egin nuan amets,
honela zion: Ama hontatik
libra nazazu mesedez,
ni zigortzeko egon arren gaur
hainbat fiskal eta juez,
orain nik sufritu beharko det
baina nere umeak ez.