Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-07-15 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
1989-07-15 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Kuba aldean gertatu danak
nori ez mugi barrena,
ondo al dago edo ta gaizki
ezin det esan aurrena,
heriotza da drogak berekin
gehienean dakarrena,
orain berentzat iritsi zaie
besterentzat zaukatena.
Otsoa eta beren kuadrilak
egin hamaika holako,
beren artean guzia molda
horretan hainbeste kako,
zuek hiltzeak kezka sortzen du
baina nik deritzot bapo,
besteak hilaz negozioa
egiten zenduelako.
Nere iritziz hango legetik
zerbait liteke ikasi,
hain zigor gogor, bigunagoa,
zer ote zuten merezi,
baina hemen behintzat ez al gabiltza
hango aldean itxusi,
iraultzaileak hiltzen dituzte,
droga saltzaileak bizi.
