Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-07-28 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Azarola
Bertsoa entzun |
1989-07-28 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Azarola
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eman didate zuei bi hitz gaur
hor egiteko aukera,
bihotz zabalik nijua hemen
guztiok zoriontzera,
urtero zintzo biltzen zerate
gure bertso(a)k entzutera,
zuei esker bizi da hemen
bertsoa eta euskera. (BIS)
Sinits zazute zuen aurrean
pozez txoratzen nagola,
hau esan gabe ni hemendikan
ez naike joan inola,
zuen zainetan indartsu dabil
euskaldunaren odola,
zuztarrak ermo dauzka eta
indartuko da arbola. (BIS)