Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-05-27 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
| Bertsoa entzun | 
1989-05-27 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Lehendabizitik berak aldegin
ama, zure ondotikan,
Herrian alde saiatua da
nahiz ta izan kanpotikan,
zu ikusita nik ere pena
sentitzen det gogotikan,
ama-semeak biok sufritzen
Ama Euskadigatikan.
Bera zelako Arjel aldean
halako mahai bat zan sortu,
tratuan ere ahalegindu zan
nahiz eta ezer ez lortu,
jaso bihotza ama laztana
eta malkoak lehortu,
zure semeak sufritu arren
bururik ez du makurtu.
Ez etsi ama irabaztea
lortuko da azkenean,
zure semeak aurrera berdin
jarraitzen bada lanean,
haren etsaiak ai zer trantzea
aurki beren barrenean,
zure oraingo negar malkoa
irri bihurtzen danean.
