Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-05-28 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Iribar "Olalde"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-05-28 Anoeta Jaialdia
Conducteur/trice
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iribar, Jexux "Olalde"
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Leizarango autobia dela eta Egaña kamiolaria eta Olalde mendizalea eztabaidan ari dira.

Description

Air
Dama askoren engainagarri
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-05-28 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Iribar "Olalde"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Mendizalea omen dala ta
hor ibiltzen da goietan,
zoritxarrean ez gera bizi
erdiaro sasoietan,
nere bizitza jokatzen det nik
errebuelta txar hoietan,
idealismo guztik utzita
sar zaitez arrazoietan.
OlaIde
Arrazoiakin saiatuko naiz
aizu Egaña argitzen,
autobia hori egitea
ez zait ondo iruditzen,
nahiz ta zu kamioiakin sarri
aldapa hoietan ibiltzen,
Euskal Herria hasia zaigu
naturik gabe gelditzen.
Egaña
Hori dala ta ekologistek
hainbat keja eta marmar,
behin behar eta lagun Olalde
dago aldrebestu samar,
Azpirotz hortan mila txoko ta
mila errebuelta kaxkar,
nik ez det nundik esango baina
egin dezatela azkar.
Olalde
Ni berriz kontrako jarriko naiz
ez bait da jaunak berandu,
oinez mendian erabilitzen
dituk nik hamaika ordu,
ikusten danez kamioiakin
Azpirotz horretan lan du,
makinan gainean juaten danak
hainbat zailtasun behar du.
Egaña
Negu partean izotza eta
gerora (e)re sarri jela,
Azpirotzeko mendate hori
nolako bide txepela,
naiz autobian kontra jardun hau
ekologista bezela,
seguru nago egindakoan
erabiliko duela.
Olalde
Oinez ibiltzeko (e)re baditut
laguna hainbat bota,
horregaitikan aurkitutzen naiz
autobia horren kontra,
bazter guztiak bete araziz
brea eta galipota,
edertasun hau izurratzea
ez zaie batere inporta.
Egaña
Edertasuna edertasun da
baina premia premia,
Azpirotzeko txoko hoietan
bizia galdu det ia,
hau autobian alde legoke
jaunak hori da egia,
baldin da bertan jokatu balu
bere semeen ogia.
Olalde
Semientzat ogia deituaz
hau da gizonan azala,
pentsatu gu ere lan horretan
txikitatik gabiltzala,
hortako zuk ere izango dezu
lagun aukera zabala,
baldin saiatutzen bazerade
orain artean bezala.