Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-08-07 Aia Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Imanol Lazkano Ameriketatik etorri berria, zer moduz kanpoalde hoietan?
Gaiari oharrak
Kuban 4 militar epaitu ondoren heriotz zigorra eman zitzaien droga trafikanteak
izateagatik.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Lazkano, Imanol

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mesede degu ibilitzea
inoiz herritik kanpora,
zerbait ikasi asmorik gabe
ez naiz joaten inora,
han aste hartan ikusi nuna
nahi nizueke gogora,
droga saltsetan zebiltzala ta
lau militarrak zulora.

Askok ez dute oso gogozko
Castro zarraren dotrina,
bere kontrako diranentzako
ez degu hain gizon fina,
baina badaki nondik datorren
gaiztakeri(e)n etekina,
azpikerian zebiltzaneri
nere ustez ongi egina.

Hura ikusiz begiratu nun
nik etxeko barrutira,
era hortako lege bat balitz
hobe genuke sikira,
hemen lehenengo trafikatzaile
denak garbitu balira,
hainbeste negar ez zan sartuko
Euskadiko famelira.