Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1989-04-01 Zumaia Jaialdia
Conducteur/trice
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Iribar, Jexux "Olalde"
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur goizean irratiz entzun duzu atzo gauean zurekin ibili zen mutila istripuz hil dela.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irratia piztu bezain azkar
ai zer notizi garratza!
Alkarrekin pasatu genduen
pozez atzoko arratsa,
negar zotinez hasi naiz eta
bururik ezin det altxa,
tokitan dago atzo genduan
elkarrengan esperantza.

Laztan bat eman genduen eta
gelditu ginan biltzeko,
badakit zintzo etorriko zala
beti izan zan hitzeko,
ene maitea zer gerta zaizu
modu horretan hiltzeko,
nik beti esaten nizun zuri
kotxez mantso ibiltzeko.

Jaun zerukua merezi al zun
horrelako suertea?
Mutil jatorra da noblea zan
ai bihotzeko maitea,
hura hilikan aurkitutzen da
eta ni minez betea,
gutxienik ireki iozu
zeruetako atea.