Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-08-03 Altzo Jaialdia
Conducteur/trice
Olano, Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Jendeak aipatzen dik, moda gertutik jarraitzen duken bertsolaria haizela. Gure gizarte honetan bazirudik modak geroz eta eragin haundiagoa duela. Beraz hemen gaudenoi esaiguk zer dagoen modan gaur egun.

Description

Air
Mundu honetan holako gauzak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertso kontuan nagusitu da
bertso luzegien plaga,
jazkeraz zerbait jakin nahi dunak
neri begiratu, hara!
Berriro ere iritsi zaigu
bakero beltzen bolada,
nikia ere beltza hobe da,
Levis Strauss ahal bada,
aurtengo udan gizonezkoen
moda horrelakoa da.

Mendizabali begiratuta
ez al dezute ikasi?
Mokasinekin galtzerdirik ez
hori hobea da kasi,
kantzontzilotan hanka luzeak
badute hamaika grazi,
eta bragitak omen datozti
beren zinta eta guzi,
pena da baina horrelakorik
oraindik ez det ikusi.

Bat zur eta lur gelditutzen da
begiratuz hizkuntzari:
"Es muy guapita la movidita"
egon zaiteztela adi,
Mutilak "Cuitos", neskatxak "Cuitis", 'Fanfaina" "Coca-Cola"ri;
urtetan noa aurrera eta
ez daukat ile ugari,
baina oraindik gazte nagola
ez al da errez nabari?