Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-08-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-08-04 Muxika Jaialdia
Bertsolaris / Auteurs
Ajuria, Ireneo
Lopategi, Aritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Egunotako istorie, egunotako telebista, egunotako izparringie. Hauxe da gaie: Eta Erregea etorri da.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-08-04 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Aritz Lopategi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aritz
Errege jauna etorri jaku
ta inguruan hainbat mando,
telebistatik agertu jaku
oso harro eta sendo,
nahiz eta bere bueltatik egon
hemengo ta baita hango,
jakin dezala gure Errege
inoiz ez dala izango.
Ajuria
Mando artean erakutsi dau
nik ez dakit zenbat indar,
telebistatik era horretan
jokatu du hainbat bidar,
Euskal Herrira etorrera hori
guretzako ez zan edar,
hemen errege asko daukagu,
gehiago ez dogu behar.
Aritz
Makinatxo bat guardaespalda,
ez da etorri bakarrik,
Telediarion agertu eta
ez eban falta indarrik,
Sofia ere ekarri arren
ahalegin danak alferrik,
Euskal Herrian ez baidaukagu
kanpoko Erregen beharrik.
Ajuria
Euskaldunaren aurrean ziran
aurpei gogor irrifarrez,
ekonomia Euskal Herrian
ikusi arren aldrebes,
gure mundu han konpondutea
horrela ez dago errez;
langile finak behar ditugu,
baina Errege alperrik ez!
Aritz
Errege hori ezagutzeko
eduki dogu aukera,
bertoko batzuk be ibili dira
Juan Carlosegaz batera,
helikoptero barruan sartu
ta batera ta bestera,
PSOEkoen zirku hortako
pailasoa dogu bera.
Ajuria
Batzuk honantza ekarri dabe
hori komeni zalako,
baina eritziak libre daude ta
egia aitortu beharko,
honantz etorri dan tropa horrek
gastua gehiegi dauko,
geure burua mantenitzea
guretzat ez al da nahiko?