Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia
Conducteur/trice
Zelaia, Jose Manuel
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Ustez maite zintuen neskak beste bat maite duela dio.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-08-25 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kanpotik eder bezin
barrutik ustela,
joera hau ez dinat
ulertzen bestela,
hionan hire maite
bakarra nintzela,
baina biharamunez
beste bat bazela,
aldatzen dakin haize
orratzak bezela.

Maite haut esan hidan
erdi irakiten,
ta gero beste horren
kontuekin irten,
igual lotsarik ere
ez din eragiten,
edo ari al hinazan
teatro egiten?
Hitzak hitz ditun baina
nun ematen diten.

Barrua hustu dinat
bi bertso medio,
baina nerea ez den
erdi amodio,
bihotzak buruari
gaina hartu dio,
hire menpeko naun ni
zer erremedio,
nahi baden berriz kaixo,
nahi baden adio!