Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-07-07 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-07-07 Amoroto Jaialdia
Conducteur/trice
Anakabe, Jose Luis
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zure semea ertzaina da eta kalean ikusi duzu errugabe batzuk jotzen.

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-07-07 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zure Herria esan zenidan
zenuela zuzenduko,
baina aurrean ikusi eta
egia ezin da uko,
errugabeko jendea jotzen
neu izan nauzu lekuko,
gauzak argitu behar dituzu
golpeka hasi orduko. (BIS)

Zeure aurrean hartu dituzu
Amorotoko mutilak,
zergaflk ondo ez dakit baina
haiek ziran iskanbilak,
horretarako hemen badaude
nahiko jentuza abilak,
nahiko genduzan golpez hasteko
lenauko guardizibilak. (BIS)

Gizona gizon behar da berez
bake giro bat lortzeko,
ez zara sartu seme ertzaintzan
iskanbila hauek sortzeko,
inor badago, zeu baizaitugu
zeure Herria ontzeko,
Herria zaindu dagizun zagoz,
ta ez Herria jotzeko... (BIS)