Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1991-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta, Joxe Lizaso
Bertsoa entzun |
1991-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Izeta, Joxe Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Lizaso
Ez zazu gaizki hartu
iloba gaztia,
azaldu nahi nizuke
zer dan zahartutzia,
oain asko kostatzen zait
neri makurtzia,
estimatuko nuke
zapatak lotzia.
J.M. Izeta
Hara, ba, aitonatxo
hortxe parez-pare,
zapatak lotutzeko
indarrikan gabe,
ni naiz gaztetasunan
zale edo jabe,
nekin jolastu zazu
oin hutsik bada're.
J. Lizaso
llobatxo utziko
zaitut jakinian,
larogei bat urte nik
badauzkat gainian,
nei laguntzen ba'idazu
gazte zeranian,
zuri lagunduko'izute
zahartzen zaranian.
J.M. Izeta
Zapatak lotutzeko
eskatzera zatoz,
eta nik jolastea
nahiago det askoz,
lotuko dizkizut, ba,
zaharra zeralakoz,
baina hasten naizenian
ez jo zuk ostikoz.
J. Lizaso
Aitona xarra dago
zure esperantzan,
nere sasoi gogorra
aspaldi juan zan,
iloba ez zaite egon
gauz horren zalantzan,
aitonari lagundua
damurik ez izan.
J.M. Izeta
Izan nahi det iloba
txintxo ta apala,
zuk aldatu zenidan
lehenengo pañala,
lagunduko dizut bai
nola edo hala,
zuk neri lagundua
zenidan bezala.
J.Lizaso
Ilobatxoa zaude
gaztetasunian,
aitonari ai zera
ahal dala lanian
estorbo egiten det
nik zure etxian,
deskantsatuko zera
hiltzen naizenian.
J.M. Izeta
Aitonak ez daduzka
indarrak sobreak,
baina mereziko du
hain gizon nobleak
erosiko dizkizut
zapata hobeak,
arin-arinak eta
lokarri gabeak.
J. Lizaso
Negarrez bete zaizkit
oraintxe begiak,
ezin zaitut agurtu
habek komeriak!
Zer atseginak aiton
zahar buru zuriak,
holakuak balira
iloba guziak!
J.M. Izeta
Zapata kontuekin
lasai egon zaite,
aspalditik aitona
hainbat zaitut maite,
ez zaitut edukiko
nigandik aparte,
eta lotuko ditut
bizi zeran arte.