Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
| Bertsoa entzun | 
1991-07-27 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
		
				
				Nom de la strophe: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Tolosatikan abiatuta
segi Bidani aldera,
kruzean sartu herrian pasa
goitik badu erteera,
ta sartu gabe pasa ezkero
herria ezker aldera,
ospela ta eutera,
fabrika eta kantera, (BIS)
hiru taberna, maite etxe bat
ere badauka gainera,
Albisturtar da Albistur bera
munduko onenak gera. (BIS)
Oraindik ere urruti daude
iraila ta urria,
nunahi badago belar ximela,
eta nunahi lur gorria,
ebi langarrik egiten badu
behintzat ondo etorria,
egurra eta harria,
etxe danetan jarria, (BIS)
Albistur berak eman dezake
onentsuenen neurria,
bakarra degu "castellano"rik
bizi ez zaigun herria. (BIS)
