Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1992-10-23 Lezo Jaialdia
Gai-emailea
Iza, Mayi
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Sorozabal, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Sorozabal, Andoniren dendara joan da mukizapien bila.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Nahiz-ta aspaldi hontan ez dedan
diru askorik ikusi,
dendara joanda mukizapiak
nahi nituzke erosi,
mesedez ekar dozenerdi bat
ez al ditut, ba, merezi?
Txuri-txuriak emaizkidazu
erdian lore ta guzi.
Egaña:
Dendara joan da eskatzeko ere
hori dek era zuzena,
aspaldin ondo surtiturikan
zegok gure almazena,
itxurak ere ikus lezake
sudur haundia haizena,
"Taila Maindire" deitzen zioguk
eraman itzak dozena.
Sorozabal:
Lehenago ere hamaika aldiz
entzun diat honez gero,
nere neurria izaten dela
hiru metrokoa edo,
baina laguna pasata niok
ni horrenbeste hotz-bero,
poltsikun bapo sartzen dizkiat
ondo doblatu ezkero.
Egaña:
Oraindik ez det zerbitu baina
bera eskean ari da,
majina batez egin du zintza
sudurrai tira ta tira,
alde batera begira zazu,
injieneari begira,
marroi batzuek badauzkat hemen,
zikin estaliak dira.
Sorozabal:
Nik uste nuen dendari jauna
gendula gizon zintzua,
baina askotan hau izaten da
zitala ta berritzua,
neri marroiak ateratzeko
nun dadukazu zentzua?
Sudur haundia banaiz ni baina
ez zu bezain mukitsua.
Egaña:
Marroiren batzuk hartu itzazu
jokatu zazu tajuan,
ta arrazoia esango dizut
gainera modu majuan,
zuri batekin inora ere
Jokin ez liteke juan,
kantzontziloak hartuko zinun
pañuelo diralakuan.
Sorozabal:
Beti marroia aipatzen digu
eta gelditzen da lasai,
ez dakit garbi ez dan txuririk
inundik azaltzeko gai,
baina marroiak gorde itzazu
txuriak azaltzen jarrai,
zuk ipurdia garbitutako
mukizapirik ez det nahi.
Egaña:
Uste gabean moko luxea,
mingain luze alajaina,
mostradorera iritsi eta
hori hizketa tamaina!
Ez omen du nahi pañuelo marroi
nere zikinen ordaina,
txuriak ere halaxe dira,
zuk ez dezu uste baina.
Sorozabal:
Egun osoa pasa ondoren
denda batetik bestera,
zoritxarrean hor etorri naiz
orain honako honera,
baina lehenbaitlehen eskatutako
jenero hori atera,
zurekin bapo nazkatu naiz ta
banoa beste batera.
Egaña:
Zenbaitek galtzak saldu ohi ditu,
zenbaitek berriz jertsia,
zoritxarreko denda xahar honek
galdu al du garrantzia?
"Agur banoa beste batera"
Joakinen irrintzia,
mundu honetan desgrazi bat da
merzeria bat jartzia.